ESZENA

“Sekretu Polita” komedia antzeztuko dute gaur Donostian

21:12 Produkzioak konpainiak Sekretu Polita izenburuko obra umoretsua aurkeztuko du gaur, Donostiako Ardube Tabernan, 20:00etatik aurrera. Igandean, halaber, obra hori berriro ikusteko aukera izango da, Kafe Botanika, 19:00etan. 2019 Poltsiko Antzerkia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldiaren baitan egingo da emanaldia.

Obraren protagonista bi emakume dira, eta Donostia Kulturaren arabera, ondoko gaia jorratzen du: “Noiz izan zen haurtzaroko lagun-mina ikusi zenuen azken aldia? Lehen muxua lapurtu zizun pertsonarekin noiz hitz egin duzu azkenekoz? Bizitzak asko aldatu ote du? Norbaiti kontatu ahal izan dizkio bere sekreturik kuttunenak? Eta zuk?”.

Larunbatean, bestalde, beste bi antzezlan ikusteko beta izango da, horiek ere poltsikoko lanak: batetik, Maribel Salas aktoreak No os lo vais a creer izenburuko bakarrizketa aurkeztuko du, Egiatarra Jubilatuen Elkartean, 19:00etan. Bestetik, Dabadaba aretoan, 21:30ean, 2019 Poltsiko Antzerkia zikloaren itxiera-festa egingo dute: “Hainbat artistaren saioak izango ditugu: Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe, Mee Too antzezlanarekin; Javi Sanchoren Del deporte también se sale; Riki Lopezen Me tengo contento, musika eta umore ikuskizuna, eta amaitzeko, Al Tran Trán konpainiaren Con mallas y a lo loco inprobisazio saioa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button