ARTEA

Sekretu guztiak azalera ateratzen direnean

Marta Contin argazkilariaren Salestarrak izeneko erakusketa berria abian da gaurtik aurrera, Zarautzeko Photomuseum aretoan. Apirilaren 5era bitartean izango da ikusgai.

Erakusketaren gai nagusia Iruñeko Salestarren komentu zaharra da. Martaren begiradaren bidez, “historiaz eta txoko magikoz betetako Iruñeko alde zaharreko eraikin enblematiko horrek gordetzen zituen sekretu guztiak azalera ateratzen dira”.

Bertan klausurako mojen komunitate bat bizi izan zen, sortu zenetik, 1905etik 2003ra arte. Urte horretan, salestar mojek komentua saldu zioten Mankomunitateari eta Gasteizera joan ziren. Harrezkero, eraikina zaharberritzeko eta egokitzeko proiektuaren zain dago.

Espazioan arakatu egin du argazkilariak, eta antzinako txokoak irudietan lotu.  “Egileak maisuki bereganatzea lortu du eraikina osatzen duten espazioen esentzia, horma higatuak, altzari zaharrak, leiho eta ate zarratuak… denboran garraiatzen gaituzte, eta mojen antzinako etxea irudikatzera garamatzate, orain bakartia eta abandonatua”.

Hustasuna agertzen da bere lanetan, eta ez da ohikoa pertsonen irudiak agertzea. Normalean, “kontsumituta diruditen espazioek erakartzen dute, hau da, denboraren joana eta gizakiek egiten duten kolonizazio sistematiko eta ageriko lekuek”.

Erakusketa honetan argi eta garbi nabarmentzen da esentzia hori, argiaren eta kolorearen bidez, egileak ikuslea sorginduko baitu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu