ESZENA

Seigarren urtez, “Antzerki Sormen Egonaldiak” programa abian da

Ekimenaren bultzatzaileek esaten dutenez, “une zailetan ere euskal antzerki sorkuntza sustatu eta sortze bidean diren proiektu eszeniko berrien bidelagun izaten jarraitu nahi dugu”.

Ekimenak honako helburuak ditu: Euskal eta batik bat euskarazko proiektu eszeniko berrien sormen prozesuak bultzatzea; sortzaile eta egituren arteko benetako hartu-emana sustatzea; elkarlan sareak osatu eta erreferentzia guneak indartzea; eta sormen prozesuak balioan jarri eta herriko kultur dinamikan agertaraztea.

Proiektu eszenikoak behar dituen baliabideetan pentsatuz, honakoak eskaintzen dira: Egonaldian zehar bere lana sortzeko Azpeitiko Soreasu Antzokia edo Dinamoa Sormen Guneko Gorputzaren Eremua erabiltzeko aukera; beharrezko baliabide teknikoak eta teknikarien zerbitzua; lan taldearentzako lo egiteko lekua egonaldian zehar; lan taldearentzako jan eta edana egonaldian zehar; eta argazki saio bat edo bideo teaser bat osatzeko aukera.

Eta sortzaileei honakoa eskatzen zaie: Egonaldian zehar sortu duten ikuskizuna doan eskaintzea, estreinaldia ahal bada; adostutako herriko kolektibo batekin mediazio elkartruke bat gauzatzea (tailerra, entsegu irekia, solasaldia edo antzeko beste ekimenen bat); eta egonaldia bera eta amaierako emaitza ezagutzera emateko prentsa eta promoziorako ekintzetarako prestutasuna izatea.

Maiatzaren 8a da eskaera orria bidaltzeko azken eguna. Aukeraketa maiatzaren 22an jakinaraziko da.

Hemen topa dezakezue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button