MUSIKA

Sei talde, StereoSessions ekimenaren bigarren fasean

Euskal Herrian sortzen ari diren banden lana sustatzeko, StereoZona webguneak StereoSessions saioen bigarren edizioa antolatu du, eta saio horietan parte hartzeko epea apirilaren 15ean amaitu zen.

Bada, StereoSessions ekimenak kalitatezko audio eta bideo grabazioak egiteko proposamena luzatu die taldeei, euren lana modu profesionalean sustatu dezaten, oso ezagunak izan ez arren.

Proiektua bere bigarren fasean dago, eta seik taldek parte hartuko dute atal horretan: Frantzeska, Pierrot, Malasiento, Arana, Aneika Ara eta Drakken.

Bigarren fase horretan, MyMajorCompany plataformaren bidez, crowdfunding sistema bat ezarriko da, taldeen jarraitzaileek banda horiek guztiak babes ditzaten, eta StereoSessions ekimenaren parte bat izan daitezen.

Taldeei dagokienez, Frantzeska Santurtziko punk banda dantzagarria da; Pierrot Jon Urrutiaren folk-rock egitasmoa da; Malasiento Bilboko rock urbanoa jotzen duen Bilboko taldea da; Arana getxotarrek rock geldoa jorratzen dute; Aneika Ara bizkaitarrek pop, rock eta psikodelia uztartzen dituzte; eta, azkenik, Drakken gipuzkoarrek metalcore estiloko erritmoak jotzen dituzte.

Bestelako informazioa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button