ESZENA

“150gr.” arte eszenikoen azoka artistak bilatzen ari da

150gr. izeneko arte eszenikoen azoka egingo da 2014ko martxoan, Gasteizen; Pez Limbok eta Factoría de Fuegosek ondu dute lankidetzan, eta formatu txikiko piezekin osatuko da egitaraua (gehienez 30 minutukoak).

Hala, bertan parte hartu nahi duten sortzaile eszenikoek, “antzezle, zuzendari, performer, antzerki konpainia, argiteria eta soinu diseinatzaile, eszenografo, dantzari…”, euren proposamenak bidali beharko dituzte urtarrilaren 31 baino lehen.

Horretarako, pieza antzezteko beharrezkoak diren baldintza teknikoak zehaztu beharko dira, bai eta obraren fitxa bete ere. Horrekin batera, eguneko lau saio egin beharko dira, eta antolatzaileek lekuaren oinarrizko egokitzapena egingo dute, baita muntaketarako laguntza eskaini ere. Obra bakoitzak 250 euro jasoko ditu.

Aintzat hartu beharreko beste kontu batzuk: “Lekua oso mugatua izango da; saio bakoitzeko hamar ikusle izango dira; pezak martxoaren 6tik 9ra eta martxoaren 13tik 16ra antzeztuko dira”.

Informazio osoa Pez Limboren webgunean dago jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button