BERTSOTAN

Segura eta Leitzako emaitzak

Bertsolari Txapelketa Nagusiak bi final laurden izan ditu asteburuan. Larunbatean, Seguran eta igandean, Leitzan. Lehengoan, Jon Martinek eskuratu du finalaurrekoetarako bigarren txartela Unai Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Felix Zubia, Ander Fuentes Itturri, eta Beñat Iguaran lagunen aurretik. Hala, lehen finalaurrekoan kantatuko du Bastidan, urriaren 28an. Saio horrek jada baditu beste bi bertsolari zehaztuta: Igor Elortza eta Sustrai Colina.

Beste aldetik, igandean Leitzan jokatu zen asteburuko bigarren saioa. Bertan Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Unai Agirre juntatu ziren. Oihana Iguaranek lortu ditu puntu gehien bertan: 714, hain zuzen. Haren ondotik, hauxe izan da puntuazioa: 686 Agin Laburuk, 685 Iñaki Apalategik, 678,5 Julio Sotok, 674,5 Unai Agirrek, eta 619,5 Oihana Bartrak. Honenbestez, Durangon, azaroaren 12an, jokatuko den finalaurrekoan izango da Oihana Iguaran; Aitor Mendiluze izango du bertsokide, oraindik zehazteke dauden beste lau bertsolarirekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button