BESTELAKOAK

Scratxe Underground Brasil Jaialdia

Scratxe Underground Brasil zikloa Factoría de Fuegos erakundeak Gasteizen abian jarritako Noches Scretxe Gauak ekimenaren hedapena da. Ekimen honek tailerra, hitzaldia eta performaceak barnebilduko ditu maiatzaren 14tik 19ra bitartean.

Zazpi Scratxe edizioren ostean eta Factoría de Fuegos, Acción! MAD Jaialdia (Madril) eta Colectivo Quitanda (Bahia/Brasil) kolektiboaren arteko lankidetzari esker, orain edizio berria aurkeztuko dute mini-jaialdi formatuan.

Gorputza, irudia eta botere-harremanak dira topaketaren gaiak osatzen dituzten hiru gakoak. Topaketaren xedea Brasilgo eta Espainiako artisten (bereziki Madril eta Gasteizekoak)  arteko loturak sortzea da.
Artista brasildar hasiberrien eskutik zortzi dantza eta performance ikuskizun izango dira eta, horrez gain, diziplinarteko tailerra eta hitzaldia, eta hori guztia bi hirietako kultur eremuetan, Montehermoso eta Matadero.

Informazio guztia hemen dago bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button