MUSIKA

The Schizophonics eta Los Bengala taldeek Gasteizen joko dute ostiralean

The Schizophonics kaliforniarrek eta Los Bengala aragoarrek rock’n’roll festa itzela muntatuko dute ostiralean, Gasteizko Hell Dorado aretoan, 21:00etatik aurrera.

Hasteko, The Schizophonics hirukote kaliforniarrak joko du. Estatubatuarrek 1960ko hamarkadako energia handiko rocketik edaten du, MC5 talde mitikoaren bertsio garaikidea dirudi, eta oholtzan rock ikuskizun bikaina eskaintzen dute. Talde gaztea da, eta disko bakarra baino ez dute, iaz argitaratutako Land of the Living; halere, sekulako harrera izan du diskoak. Iraupen laburreko disko txikiak ere plazaratu dituzte, azkenak iaz, Ooga Booga izenburuko hamar hazbetekoa eta In Mono zazpi hazbetekoa.

Los Bengala, berriz, bikote primitiboa da; Guillermo Sinnerman (ahotsa eta gitarra) eta Borja Tellez (ahotsa eta bateria) musikariek garage-rock kutsuko parrandak pizten dituzte oholtzan. Aragoarrek iraupen luzeko bi disko aurkeztu dituzte, Incluso Festivos (2015) eta Año Selvatico (2017).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu