Nontzeberri

SC Galleryk “Cuarentena” erakusketa kolektibo birtuala ikusgai dauka

Konfinamendu garai hauetan ere artea aringarri bat izan daiteke astia kulturarekin zerikusia duten kontuekin iragan nahi baduzue. SC Gallery ez da geldirik egon eta Cuarentena erakusketa kolektiboa birtuala jarri du ikusgai.

Erakusketa horretan parte hartu duten artistak honakoak dituzue: Ana Barriga, Axel Void, Fermin Moreno, Grip Face, Nuria Mora, Paco Pomet, Isaac Cordal, eta Ismael Iglesias.

Egun hauetan artista horien mundu artistikoan murgildu ahal izango duzue, zuen begirada aktibatu, eta alarmak sortutako etxeratze monotonotik irten ahal izango zarete minutu batzuetan bada ere.

Sartu zaitezte scgallery.es helbidean eta gozatu.

Exit mobile version