EZLEKUBAT

Sc Gallery, arte urbanoaren bultzatzaile

Bilbo Zaharrean kulturarekiko konpromisoa gordetzen duten hainbat espazio bizi dira. Horietariko bat SC Gallery da. Kaleko artistekin egiten dute lan eta euren proposamenak bultzatzen dituzte, kalean bertan partez hartuz eta bere girotik elikatuz. Sergiorekin hitz egin dugu hau guztia zertan den hobeto ulertzeko.

Zein proposamen artistiko topatu ahal ditugu SC Gallery-n?

Arte urbanoko eszenaren barruan aritzen diren artisten lanetan espezializaturik dagoen estatuko lehen galerietako bat izan da SC Gallery.

Espazio hau artisten diskurtsoarekiko inplikazioaz eta euren medioan egiten duten lanaren dignifikazioaz eta laguntzaz elikatzen da. Hau dela eta, SC Gallery arte publikoaren proiektuak bultzatzen ditu.

SC Gallery proiektu artistikoak garatzen ditu bere espazio fisikoaren barruan eta kanpoan ere bai. Gu Bilbon kokaturik gaude, Kortes kaleko 4. zenbakian. Gure artista gehienek espazio publikoa erabiltzen dute euskarri gisan beren lanen laginak egin ahal izateko.

Zein da gaur egun duzuen erakusketa, eta zeintzuk dira laster batean etorriko direnak?

Egun, Boris Hoppek alemaniarraren Don’t believe a word i say! izeneko erakusketa dugu zabalik. Bere lanetan argazkia, pintura, marrazkia eta instalazioak topa ditzakegu. Ekainaren 5era bitartean egongo zabalik. Gomendatzen dizuegu.

Geroago, ekainaren 27an, Mutatis Mutandis programa artistikoaren barruan, SpY artistaren Piramide izeneko interbentzioa programaturik dugu. Hau Artium-en (www.artium.org) egingo da, kanpoaldean. 

Uztailean sartuta, 5ean, Donostiako NOCOLOR espazioan erakusketa kolektibo bat inauguratuko dugu Paper gaineko lana titulupean. Erakusketak paperaren posibilitate guztiak, euskarri bezala, erakutsi nahi ditu. Bertan hamar artista biltzen dira argazkigintza, pintura,collage, txantiloia, eta bestelako interpretazioen aurrean. Bertan parte hartuko dutenak Abel Martínez, Anna Taratiel, Boris Hoppek, Btoy, Eltono, Fermín Moreno, Javier Siquier, Miss Van, Sixe Paredes, Spy eta Vinz izango dira.

Uztailaren 19an, SC Galleryn, hementxe bertan, Okuda San Miguel artistaren erakusketa berria zabalduko dugu. Eta irailean hormetako proiektua egingo dugu berriz Bilbo Zaharrean.

Zein izan da erakusketarik arrakastatsuena?

Esker oneko eta arrakastatsuenetakoak Eltono (Paris) Alberto de Pedro (Madrid) Sixe & Nano4814 (Barcelona & A Coruña) Btoy (Barcelona) Vinz (Valencia) eta Boris Hoppek (Kreuztal) artistenak izan dira.

Zelangoa da artistarekin egiten duzuen lana?

Artistarekin burutzen dugun lana, galerian egiten dugun lanik interesanteena eta onena dela esan daiteke. Artista garaikide askorekin harremanetan izaten gara, eta artista zoragarri batzuekin lan egiteko zortea izan dugu, alde artistikoa eta humanoa oso garrantzitsuak baitira. Hauek, harreman berezia dute kaleko bizitza sozialarekin, eta hori igarri egiten da beren obretan eta kalea berarekin izaten dituzten harremanetan.

Oso onuragarria da artista hauekin lan egitea, izan ere hazi egiten gara elkarrekin. Artista askok oso ikuspegi berezia dute egunerokoarekiko. Artistei gehiago entzun behako genieke, eta are gehiago gaur egungo gizartean, non kontuan hartzen ez diren. Penagarria da.

Erakusketa zabaldu aurretiko fasea nolakoa da?

Erakusketa zabaldu aurreko fasean zein proiektu planteatu nahi den (kanpoan zein barruan) eta zergatik, ikusi behar da. Horretarako artistak galeriako zuzendaritzan aurkeztuko du bere proiektua eta bion artean akordio lortzen da proposamena garatzeko. Batzuetan proposamena ez da oso zehatza eta askatasunez  lan egiten da garapenean.

Galeriaz gain, zein beste ekimen egiten dituzue?

Gaur egun ez gara galeria arrunt bat, izan ere, Art Management sailaren barruan hainbat artistaren ordezkari ere bagara.

Lehen esan dudan bezala, SC Galeryk arte publikoaren proiektuak bultzatzen ditu, hala nola, Eltono artistaren Deambular , Artium museoan dagoena, edota Panoramia Bilbaoko edizioetan izan diren muraletako interbentzioak, zeintzuk publikoaren edota hedabide espezializatuen partetik oso harrera ona izan duten.

Bilbon, azken boladan galeriak batzuek ateak itxi dituzte. Zeintzuk dira arrazoiak?

Arazorik handiena da, hiri honetako publikoaren interes falta. Eta gainera, Bilbon, ez dago arte bildumagilerik apenas. Gogorra eta zaila da horrela mantentzea.

Zeintzuk dira San Frantzisko auzoan egotearen abantailak eta desabantailak?

Kaleko girotik elikatzen diren hainbat artistarekin egiten dugu lan. Hauek Bilbo Zaharrean edota San Frantziskon egiten dute lan eta hauexekin oso interbentzio interesgarriak egin ditugu, batzuk legalak eta beste batzuk ez hainbeste….

Auzuneak erabiltzen ez diren alde batzuk baditu gordeta eta zonalde horiek oso interesgarriak dira artistentzat. Zaharkiturik dauden espazio batzuk ez dute balio ezertarako, baina artista hauek espazio horiek berriztatzen dituzte.

Desabantaila bakarra da poliziak asko kontrolatzen duela alde hau eta beste aldetik, udaleko zerbitzuekin komunikazio falta dagoela, baina halarik ere espazio independientea gara.

Auzuneko beste kulturgileekin harremana mantentzen duzue?

Bai, izan ere, kokatuta gauden tokia, agente kultural hauekiko harremanetik sortu zen. Gaur egun ere Sarean elkarteko kideak gara.
Zonalde honek sare soziokultural oso positiboa dauka, eta hirian dagoen bakarrenetako bat da. Pena da bilbotarrek ez ezagutzea, baina egoera hau jende askoren ahaleginari esker aldatuz doa. Bakoitzak zerbait aportatzen du, eta hori ezkertzekoa da.
Mila esker eta eskerrik asko elkarrizketarengatik!!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button