MUSIKA

Satxa Soriazu & Jorge Abadias Hernanin, eta Calexico Donostian

Asteburu honetan Gipuzkoan ikusi ahalko diren bi kontzertu nabarmenduko ditugu. Batetik, gaur, azaroak 9, Hernaniko Biteri Kultur Etxeak hartuko duen Satxa Soriazu & Jorge Abadias jazz laukotearen emanaldia, eta bihar Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da AEBetako Calexicoren kontzertua.

Hernaniko kontzertuari dagokionez, Satxa Soriazu (piano jotzailea) eta Jorge Abadías (gitarrista) musikariek Zuri izenburuko diskoa aurkeztuko dute jazz laukote formatuan, Aritz Luzuriaga (kontrabaxu jotzailea) eta Vincent Thomas (bateria jotzailea)  musikarien partaidetzarekin. Diskoak bederatzi kantu elektriko jasotzen ditu. Jazz proiektuaren bi buruak Musikene zentroan ezagutu zuten elkar, eta 2009. urteaz geroztik, elkarrekin ari dira musika sortzen.

Bestalde, bihar, azaroak 10, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian AEBetako Calexico taldeak joko du. Giant Sand taldean arituriko Joey Burns (ahotsa, gitarra) eta John Convertino (bateria, perkusioa) musikariek Algiers izeneko lan berria aurkeztuko dute. Burns eta Convertinorekin batera Paul Niehaus (pedal steel-a, gitarra), Jacob Valenzuela (teklatua, tronpeta, bibrafonoa), Michael Carbajal (tronpeta), Sergio Mendoza (akordeoia, gitarra, sintetizadoreak, tronpeta, bibrafonoa) eta  Chris Giambelluca (baxua) musikariak izango dira.

Calexicok AEBetako hegoaldeko eta Mexikoko iparraldeko musika estiloetatik abiatuta, ñabardurez beteriko askotariko musika jotzen du, rock doinuetatik, tex-mex estilora; ranchera alaietatik country goibeletara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button