MUSIKA

On Benitok blues taldeak esperimentaziora jo du bere bigarren lanean

On Benito Joseba Irazoki gitarra jotzaileak eta Borrokan taldeko Mikel Lertxundi bateria jotzaileak eta Ibai Gogortza gitarra jotzaileak osatzen dute.

Gorago aipatu denez, On Benitoren bigarren grabazio honek aurrekoak baino kutsu esperimentalagoa du, alegia, hirukoteak arriskatu egin du eta kantuak esparru esperimentalago batera eraman ditu.

Izan ere, lehendabiziko lanean hirukoteak blues elektrikoa jotzen zuen Soledad Brothers, Jon Spencer Blues Explosion eta antzeko rock'n'roll zale garaikideen erara. Berako MIK estudioan grabatu duten bigarren lan honetan, berriz, blues hezea, rock'n'roll zikina eta doinu esperimentalak entzun daitezke. Zortzi kantuek Captain Beefheart, Tom Waits, Black Keys, edo Shellac taldeen usain gozoa dute.

Hitzak hainbat euskal autoreren idatzietatik hartu dituzte, hala nola, Sarrionandia, Dani Irazoki, Beñardo Goietxe, Gotzon Garate eta Mikel Lasa.

Diskoa posta elektronikoz eska daiteke, edo Arto Artian musika txikien katalogoaren bitartez eskuratu. Taldearen myspace webgunean kantu berri batzuk entzun daitezke.

On Benitok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button