ESZENA

“Satisfaktion” taularatuko dute Donostian

Khea Ziater taldeak Satisfaktion izenburuko antzezlana aurkeztuko du maiatzaren 5ean, igandea, Donostiako Doka Antzokian. Euskarazko obra 19:30ean hasiko da.

Alex Gerediaga zuzendu eta Maria Urzelaik antzeztutako formatu txikiko antzerki lana da Satisfaktion. Azegiñe Urigoitia jantziez eta eszenografiaz arduratuta da, eta Oier Ituarte, berriz, argiztapenaz.

Obraren sinposiak honela dio: “Kriss eskarmentudun aktoresa da, urteak daramatza mota guztietako lokaletan bere obrak antzezten. Orain dela gutxi, haurdun zegoela eta, arrakastara zuzenean eramango zuen proiektu bati ezetza eman behar izan zion, zuzendari ospetsu baten pelikulako protagonista izateari alegia. Gaur bere berragerpenaren eguna da eszenatoki gainean, antzeztu gabe gelditu zen prostitutaren pertsonaiari bizitza emanez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button