MUSIKA

Sarrionaindiaren 32 poema musikaturik

Elkar argitaletxeak hainbat taldek eta bakarlarik burututako 32 doinu jaso ditu Gure Oroitzapenak izenburuko disko-liburuan. Kantuok Joseba Sarrionandiaren testuetatik abiatu dira.

Argitaletxearen arabera, “Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik” sortu da kantuok biltzeko egitasmoa.

Diskoan jada grabatutako kantuak eta proiektu honetarako propio egindako abestiak biltzen dira. Hala, egitasmo honetarako berariaz sortutako doinuan hauexek grabatu dituzte: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego, Jexuxmari Lopetegi, Beñat eta Julen Achiary, Libe, Iñigo Muguruza eta Andoni Basterretxea, Mice, Xendarineko Ahizpak, Angel Katarain.

Bestalde, jada grabatuta zeuden kantuen sortzaileen artean Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil eta Eñaut Elorrieta daude, besteak beste.

Hala, askotariko artistak, gazteak eta ibilbide luzekoak bildu nahi izan ditu Elkarrek proiektu zabal honetan. “Joseba Sarrionandiak belaunaldi desberdinengan esanahi eta gogoetagai berriak sortzeko duen ahalmenaren erakusgarri”.

Jarrain txertatutako bideoan, Amoranteren ekarpena entzun dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button