MUSIKA

“Ganbera Zikloa” ekimenaren bidez kontzertu sorta ederra, Gasteizen

Gasteizeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak Principal Antzokiaren Ganbera Zikloaren beste edizio bat jarriko du abian igande honetan, hilak 14.  Aurten aipaturiko zikloak 10 urte beteko ditu eta martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean zazpi kontzertu eskainiko ditu.

Programa igandean hasiko da Susana Garcia de Salazar eta Mentxu Pierrugues piano-jotzaileen emanaldiarekin. Apirilaren 11n, Amaia Arrieta sopranoak Carmen Hernandez-Sonseca piano-jotzailearekin batera kontzertu eskainiko du. Maiatzaren16an, Alberto Itoiz flauta-jotzailearen eta Marion Desjacques arpa-jotzailearen kontzertua izango da. Ekainaren 20an, Ander Perrino kontrabaxu-jolea eta Rodrigo Bauzá biolin-jolea elkarrekin arituko dira.
Udaren amaieran, azken kontzertuen etapa hasiko da. Hala, irailaren 26an, Naiara De la Puente eta Tanguedia Ensemble izango dira Jesús Guridi kontserbatorioko eszenatokian. Urriaren 3an, Zur Boskotea izango da protagonista, eta amaitzeko, urriaren 17an, Jon Olaberria (oboe) eta Ensemble Diderot arituko dira.

Ganbera Zikloak oso harrera ederra izaten du Gasteizen, baina joan den urtean pandemiarengatik, jende gutxiagok gozatu ahal izan zuen musika programazioaz.

Principaleko Ganbera Zikloaren kontzertu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button