MUSIKA

“Sarea Fest”, Ugaoko musikari eta musikazaleen festa

Ugaoko musikari eta musikazaleek sortutako elkartea da Sarea Sound System, duela 15 urte eratua. Bada, bihar, Sarea Fest lelopean, udalerri horretako kaleak musika ikuskizunez beteko ditu elkarteak egun osoko egitarauarekin.

Elkartearen helburuen baitan euskararen eta emakumeen presentzia sustatzea dago. “Laugarren edizio honetan, euskara eta emakumeak ere presente izango dira baina baita ere ingelesez egindako bertsioak. Gainera, estilo musikal anitz bilduko ditu egunak: country, soul, pop…”, jakinarazi dute antolatzaileek.

Egitaraua 12:30ean hasiko da: “Goizean Moonshine Wagon eta The Pushermen taldeak izango dira, eta bazkalordua eta gero, 17:00etatik aurrera, The Dolphiners, The Binilo´s, Mumia, Ou Mama!, Susterbaks eta Zazkel taldeak izango dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button