MUSIKA

Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañagaren kontzertuak Azpeitian, “Katapulta Tour” zirkuituaren eskutik

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren jaialdi ibiltariak Azpeitia bisitatuko du oraingoan. Sara Zozaya  eta  Ainhoa Larrañaga  izango dira protagonistak, ekainaren 28an, San Agustin Kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean hasiko den kontzertuan.

Sara Zozaya donostiarra akordeoiarekin hasi zen musika munduan. Piazzolla jotzetik bere kantak sortzeari ekin zion 12 urterekin, gitarra eta teklatuaren laguntzaz. Orain, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio. Bide horretan, lehenengo EP laburra iazko abenduan atera eta Mondo Sonorok urteko demo onenen 7. postuan sailkatu du, III, disko labur intimista eta progresiboa. Barakaldoko Hiriko Soinuak txapelketan irabazle izan da eta Bartzelonako Los Aperitivos de Primavera Sound kontzertuetan jotzeko aukera izan du.  Orain, bere EPko abestiak aurkezten dabil kontzertuz kontzertu, eta aldi berean, urte amaieran argitaratuko den disko berriaren abestiak konposatzen ari da.

Ezagunagoa da aldiz, Ainhoa Larrañaga Go!azen telesaileko Eli bezala ezagutzen dena.  Hernaniarra sortzez, herriz herri ibili da izen bereko antzezlanarekin baina oraingoan, jazz, neo-soul edota swing musika eramango du Katapulta Tour jaialdira. 18 urteko gazteak Joxan Goikoetxea edota Iker Laurobaren ondoan hainbat kolaborazio lan egin ondoren, ibilbide berriari ekin dio musikaren munduan, eta bakarkako diskoa kaleratu du. Proiektu honetan Amaia Miranda, Garazi Esnaola, Haritz Lauroba eta Iker Lauroba musikariak ditu taldekide.

Informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button