LITERATURA

Poesialdia, Donostiako Poesia Astea gaurtik aurrera

Martxoaren 20tik 27ra bitartean gauzatuko da Poesialdia, Donostiako Poesia Astea. Ekitaldiak Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Ernest Lluch Kultur Etxean izango dira eta sei egun horietan poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu dira Euskal Herriko zein kanpoko poetekin, tartean, Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi edota Pello Otxoteko euskaldunak, eta Carlos Marzal, Manuel Vilas eta Mircea Cărtărescu.

Lehen egunean, martxoak 20, Gu gabe ere. Biharamunean izeneko saioa egingo dute Itziar Ugartek eta Mikele Landak, Victoria Eugenia Clubean. Bihar, VI. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa egingo dute Liburutegi Nagusian. Eta egun berean, Harkaitz Cano, Maite Larburu, eta Beñat Barandiaran arituko dira lehenak argitaraturiko Soneto bat irakurtzeko 20 modu liburuaz, Victoria Eugenia Clubean.
Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Nerea Azcona eta Nora Otxoteko bilduko dira 22an, Itsas hariak izeneko saioarekin, Victoria Eugenia Club aretoan.

Bestelako hizkuntzetan arituko dira Carlos Marzal, edo Una sola vida saioan Manuel Vilas. Azkenik, martxoaren 27an, La poesía de Mircea Cărtărescu, perplejidad y alegría saioan hartuko dute parte Mircea Cărtărescu eta Luisa Etxenike idazleak.

Erakusketa bat ere egongo da ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean, martxoaren 17tik maiatzaren 13ra: No vodka on the moon, Ricky Davilarena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button