ARTEA

Sara Campillo artistaren “Magic Kimdom” erakusketa, Rekalde aretoan

Barriek 2017 programaren barruan, Sara Campillok apirilaren 30era arte jarri ditu ikusgai bere obrak Rekalde Aretoan.

Barriek 2017 programa horri esker, Bizkaiko Foru Aldundiaren sormen artistikoko bekak jaso dituzten artisten aukeraketa bat erakusketa ari da hilabeteotan. Oraingoa, Sara Campillo artistaren txanda da eta berak Magic Kimdom erakusketa paratu du. Lana Sara Campillok eta Ibai Leonek osatutako Ätakontu kolektiboaren barruan egin da, eta “arte eta modaren munduaren arteko erdigunean dagoen diziplina anitzeko proiektu bat da, non paperaren mugak eta serigrafien eta ilustrazioen bidimentsionalitatea gainditu nahi dira, lanaren adierazpide objektualago baten bila, instalazio edo eszenografia itxura emateko”.

Erakusketan joan den mendeko 90ko jostailuak eta retro estiloko gauzak  jarri dira ikusgai, hala nola Hockney-ren igerilekuak, Blinky Palermo-ren obra dotorea, Murakami-ren jolas-parkeak, ….

Egileak Ätakontu deritzon diziplina anitzeko proiektua hainbat herrialdetan erakutsi izan du (Espainia, Portugal eta Mexiko), edota Guggenheim Museoan (Bilbo), Wurth Museoan (Errioxan), Galeria 3+1 (Lisboa) eta Benicassim-eko FIBn.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button