ESZENA

“Jainko Basatia” lanaren estreinaldia, Durangon

Txalo Produkzioak taldeak Jainko Basatia lanaren estreinaldia egingo du igandean, urtarrilak 15, 19:00etan, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Mikel Losada, Aitziber Garmendia, Tessa Andonegi eta Andoni Agirregomezkorta dira Begoña Bilbaok zuzentzen duen obraren protagonistak.

Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz.
Ane, (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Manu (Andoni Agirregomezkorta) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.
Ikuskizunak arrakasta handia eduki zuen Frantzia, bai eta Londresen, New Yorken, eta Hegoamerikan ere.
Orain, Txaloren eskutik bere euskarazko bertsioa ikusi ahalko dugu, goi mailako 4 aktorerekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button