ARTEA

Sara Berasaluce, Marina Suarez eta Beatriz Perales artisten lanak, Gasteizko ARTgia sorgunean

ARTgia sorguneak EmART izeneko deialdia egin zuen. Horren ondorioa da orain, Sara Berasaluce, Marina Suarez eta Beatriz Perales artisten erakusketa kolektiboa.

Deialdiak “arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da, Gasteizen emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko jarduera-ildo gisa, xedetzat baitauka Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea. Emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak”, esan du Irantzu Lekue ARTgia sorguneko zuzendariak.

Deialdiaren helburua ere diziplina ezberdinetako emakume artista arabarrak elkarrekin jartzea izan da sinergiak eta elkarrizketak sortzeko, “elkarrekin lan egin dezatela, elkarlaneko unibertsoa sortuz”.

Marina Suarezen lana Txiribitak izeneko da; Beatriz Peralesek Nemesyz aurkeztu du; eta I need you, I don’t need you da Sara Berasaluceren proposamena. Hiruron obra abendura bitartean ikusi ahalko da.

ARTgia sorgune & aretoa topaketa, truke, hibridazio eta elkarrizketa artistikorako gunea izatea da xedea, artistei, sortzaileei, agente kulturalei eta gizarte osoari oro har irekitakoa, non erdigunean egongo diren sormena, ikerketa, esperimentazioa, berrikuntza eta hedapen artistikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button