LITERATURA

Katakrak guneko Irakurle Taldeak

Iruñeko Katakrak guneak Irakurle Taldea abiatuko du hirugarrenez; hilean behin elkartuko dira, eta fikzioari ekingo diote, poesia eta saiakera baztertu barik. “Hilean behin, aurten ere erdaretatik euskaratutako lanak izanen dira guztiak, XX. eta XXI. mendeetan idatzitakoak gehienak eta XIX.ekoren bat”.

Bada, urriaren 24an, Andrei Kurkov Ukrainarraren “Piknika izotzetan” (Alberdania 2009) liburua izango dute hizpide; azaroan, berriz, bost idazle katalanen idazkiekin ondutako Hobe kontatzen ez badidazu (Pasazaite 2014) aztertuko dute, eta abenduan Annie Ernauxen Gertakizuna (Igela 2003).

2015eko urtarriletik aurrera, hauexek izango dira hautatuko autoreak: Urtarril Harry Crews, Maria-Mercé Marçal, Emily Dickinson, Bill Bryson, Andrea Camilleri, Ivo Andritx eta Andrei Platonof.

Horrekin batera, La Casa Roja poesiari buruzko irakurle taldea ere izango da Katakraken, hilean behin, hirugarren ostiraletan, 19:30ean. Berbaldiak gaztelaniaz izango dira. “Bizirik dauden poetak irakurriko ditugu, Szymborskaren salbuespenarekin: 5 gizon eta 4 emakume. Poloniako eta Argentinako poeta bana, Ameriketako bi, Arabiar bat eta lau poeta Espainiar egungo poesiaren mapamundian”.

Informazio gehiago: katakrak.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button