LITERATURA

Sapiens, ezintasunak, bortxaketak eta naturako elementuak

Sapiens, Gizadiaren historia labur bat (Yuval Noah Harari) Andoni Sagarnak eta Xabier Kintanak itzuli dute euskarara. Gaur bertan lan horren aurkezpena egin dute Donostian, Elkar argitaletxeko ordezkariekin batera. Gainera, maiatzean ere, Elkar argitaletxeak beste lan batzuk publikatu ditu.

Liburu honetan Yuval Noah Hararik gizadiaren historia labur bat marrazten du, “Lurraren gainean oinez ibili ziren lehen gizakietatik hasi eta gure espezieak egin dituen hiru iraultza handiek, hau da, kognitiboak, laborantzarenak eta zientifikoak ekarri dituzten aurrerapen sakon eta batzuetan galgarrietaraino. Biologia, antropologia, paleontologia edo ekonomia bezain jakintza desberdinen aurkikuntzetatik abiatuta, Hararik aztertzen du historiaren korronte handiek nola moldatu dituzten gure gizartea, inguruan ditugun animaliak eta landareak eta are gure nortasunak. Zoriontsuago bihurtu al gara historia aurrera joan ahala? Gai izango ote gara inoiz gure portaera iraganeko jarauntsitik askatzeko? Ezer egin al dezakegu etorkizuneko mendeetan eragina izateko?”

Aurreko asteetan argitaletxe horrek ateratako beste lan batzuk plazara atera dira. Kattalin Miner idazleak MOIO Gordetzea ezinezkoa zen liburua plazaratu du. Bertan suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ditu eta horien aurrean dauden gertaeren gaineko hausnarketa egin du.

Samara Veltek idaztitako Nik sinesten dizut liburuak argia ikusi du. Lan hori ez da 2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean.

Azkenik, ezin aipatu gabe utzi, Castillo Suarez poetaren Irautera lana. Bilduma berri honetan, naturako elementuz beteriko iruditeria original batez kontatu ditu amodioaren eta desamodioaren saminak, ohiko dituen dotoreziaz, distantziamenduaz eta ironiaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button