IKUS-ENTZUN

“Santurzine”, Santurtziko Film Laburren I. Zinemaldia

Santurtziko Film Laburren I. Zinemaldia urrira bitarte Bizkaiko kostaldeko  zenbait tabernetan egingo den ekimena da. Tabernetako proiekzioak amaitu eta gero, azken emanaldi bat egingo da jaialdiaren itxiera ekitaldi gisa, urriaren 4an, Kresala Aretoan.

Jaso dituzten lanen artean, antolatzaileek atal ofizialean lehiatuko diren 15 aukeratu dituzte: El Cupón (Marina Sesumaga); Marta (Mikel Godoy); Casa de Acogida (F. Javier Trapero Alonso); El Solipsista (Iera Diaz, Yeray Vázquez eta Raul Campos); Santurtzi (Antonio Plans Negrete); Itsasoari Begira (Gorka Boveda); Estamos Esperando (Iñigo Cobo); Cantante de Instantáneas (Leire Pérez); Amor de Propileno (Iñigo Cobo); Monstruos (Ana Rosón); El Cometa (Francisco Sainz); Sardina (Iker Fernandez); Cosas de la Edad (Charly Urbina); Ur Gardena (Mikel Arguiñarena, Ander Campo, Zulema Sarmiento eta Arantza Lopez): eta, azkenik, Adarrak, de Javier Cordoba.

Horretaz gainera, sekzio ofizialetik at aurkeztuko diren beste bost film ere ikusi ahal dira: Memento Mori (Daniela Wayllace Riguera); Be Marikarmen (Laura Ruiz); Animales Políticos (Iñigo Cobo); Lo desconocido (Carlos Muñoz); eta Thurbomix (Juan Francisco Giménez).

Film laburren jaialdiarekin lotutako informazio guztia: santurzine.blogspot.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button