ESZENA

Anbizioz beteriko “Obra”

David Espinosak eta Hekinah Degul konpainiak Mi gran obra izeneko lana eszenaratuko dute otsailaren azken egunean eta martxoaren lehenean, La Fundicion aretoan. Obra honek edukiera txikian egingo da, gehienez 20 pertsonarekin. Lan hau Bilboeszenako erresidentzian egindakoa da.

Egileak berak hala azaldu ditu lanaren nondik norakoak: “Mi Gran Obra da nik egingo nukeena, edukiko banitu aurrekontu mugagabe bat, planetako antzoki handiena, 300 aktore eszenan, orkestra militar bat, rock banda bat, animaliak, kotxeak eta helikoptero bat. Mi Gran Obra utopia bat da. Urritasuna eta baliabide-eskasia izan dira artista bezala beti mugitu izan garen errealitatearen ezaugarria eta gure lanean azpimarragarriena beste hau ere izan da, hain zuzen: baliabiderik eza gainditzeko mekanismoak asmatzea, beharrizana bertute bihurtzea, sorketaren interes eta motor bezala porrota bultzatzeko gabeziak azpimarratuz. Horregatik oraintxe, egoera sozio-politiko korapilatsuan aurkitzen garen une honetan, luxu hori gutxi batzuk baino permiti ez dezaketenean, uste dugu une egokia dela gure lehenengo proiektu handia, proiektu handigura hau, burutzeko.
Lan honetan formatu handiko ikuskizuna egin nahi dugu, garestiak diren arren, ditugun ideiak guztiekin batera. Baina honek guztiak badu ñabardura bat: neurria”.

Gehiago jakin nahi baduzu artistaren webgunean sartu ahal zarete.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button