IKUS-ENTZUN

“Santurtzine” Film Laburren Jaialdirako deialdia zabaldu da

Aurtengo edizioa apirilaren 4tik urriaren 19ra bitartean ospatuko bada ere,  bertan parte hartu nahi duenak abuztuaren  5era  arte bidali ahalko ditu lanak.

Santurtzine Film Laburren VII. Jaialdiak lau kategoria sarituko ditu edizio honetan. Lehena, Santurtzi atala, herri honetan grabatutako eszenaren bat izan beharko duena. Estatu mailako atala bigarrena, Espainian ekoitzitako fikziozko film laburrak aurkeztu daitezkeena, edozein genero, gai edo ezaugarritan. Ibiltariak atalean bestalde, Amnistia Internacional Erakundearekin elkarlanean, sexu-indarkeriarekin harremana izan beharko dute lanek, prostituzio behartua dela, bortxaketa, … Lan hauek,  fikziozkoak edo film laburrak izan daitezke, estatu mailakoak naiz nazioartekoak. Eta Kalean atalean, Bizitegi eta  Homeless Film Jaialdia elkarteekin elkarlanean, etxerik gabeko pertsonak eta bazterketa soziala gaiaren inguruko lanak sarituko dira.

Gainera, lehiaketatik kanpo, Euskal pantailak atala egongo da, euskal zinemagintza sustatu eta ikusarazi nahi duen atala. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan edota Nafarroan ekoitzitako laburmetraiak eta fikziozko film luzeak aurkeztu ahalko dira.

Lehiaketaren baldintza eta informazio gehiagorako, ikusi  Santurtzine Film Laburren VII. Jaialdia web ataria (gaztelania hutsez).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button