ESZENA

“Divenire” ikuskizuna aurkeztuko du Dantza Zirkuituak Berrizen

Circle of Trust eta Logela taldeek Divenire koreografia taularatuko dute bihar, azaroak 14, Berrizen, XI. Dantza Zirkuituaren baitan. Ikuskizunak hainbat adierazpide garaikide eta urbano uztartzen ditu: break-dance, hip-hop, multimedia… Betiere, ikus-entzuleen gozamenerako.

Dantza Zirkuituaren arabera, “Divenire: Izatera iritsi, bilakatu, egin. Urrats bat gehiago, lehenago sortutakoarekin alderatuta erabat bestelakoa den lana. Bihotza, gure emozioen erdigunea, lanaren garapen metaforikoaren abiapuntua da: norbanakoak bizitako egoerak, taldearen osagai eta eragingarri direnak, norbera eta taldea hobetzeko gogoa, ahaleginaren bidez bilakatzea, lankidetzaren bidez…”.

Circle of Trust break-dance talde aragoarra erreferentzia da, bai Estatuan, bai atzerrian. “Ikuskizun dinamikoak, harrigarriak, berritasunez beteak eta gero eta sakonagoak plazaratzen dituzte, ikuslea ez dutenak inolaz ere epel uzten”. Logela Multimedia euskal ekoizpen-etxearen xedea, berriz, produktu digitalak sortzea da, bai eta produktu horiek eszenaratzearekin bateratzea ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button