ARTEA

Santiago Yañizen “Mendi zabalak” panoramikak

Santiago Yañiz argazkilari trebea da. Esperientzia zabala du, eta mendiko argazkilaritza da bere espezialitateetako bat. Mendizalea ere bada eta inguratzen duen naturari begi bereziekin begiratzen dio.

Berak duen so egiteko moldeaz, Mendi zabalak erakusketan ohartu ahalko duzue zuek aste honetan, izan ere, Mendi Film Festibalaren barruan, BBK Aretoan, paratu ditu bere irudirik kitzikagarrienak.

“Mendizaleak gailurrera iristean beti keinu bera egiten du: panorama begiratu eta miretsi. Mendiarekiko den beste da zinearekiko panorama, begiratzeko modu bat, emozioen eta pasioen mundu horri zabaldutako leiho bat. Mendiarekin argazki panoramak egiteak espazioa eta begirada eraikitzeko modu berri bat erakusten dio argazkilariari”.

Aste osoan zehar egongo da zabalik erakusketa hau, abenduaren 23ra arte. Diogun bezala, Bilboko Kale Nagusian dagoen BBK Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button