ARTEA

Santiago Yanizen “Bizkaia Izadi sublimea” erakusketa, Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroak Santiago Yanizen Bizkaia Izadi sublimea erakusketa hartuko du maiatzaren 3ra arte. Argazkilari bilbotar honen erakusketa honetan bost lekuri buruzko argazkiak erakusten ditu: San Juan de Gaztelugatxeko ingurua; Gorbeiako natura parkeko Otxarretako basoak,; Getxo eta Barrika udalerrien arteko kostaldea; Urkiola Parkea eta Gorbeiako natura parkeko Belaustegiko ur jauziak.

Erakusketa 25 argazkiz osatuta dago eta irudi bakoitzaren alboan Yanizek idatzitako testu bat agertzen da. Idatzietan argazkia egiteko teknika eta unea harrapatzeko esperientziak azaltzen ditu.

Yaniz argazkilari eta kazetari bilbotarrak 500.000 iruditik gora ditu bere artxiboan, eta gehienetan, Euskal Herriko paisaiak, natura eta pertsonaiak agertzen dira. Ibiltari eta bidaiari nekaezin honek gogokoen duen espezialitatea mendia eta paisaia naturalaren irudia lortzea da. Bere lan profesionalaren kokapen nagusia Bizkaia eta Euskal Herria denez, lurralde hauetako bazter guztiak ezagutu ahal izan ditu eta haiek miresteko argiak eta une egokienak ere bai. Argazkilaritzako estilo soilekoa, nahiago izaten du artefaktu teknikoak saihestu, eta, gehienbat, lurra ikertu, argiak kudeatu, eta meteorologiak eskaintzen dizkigun une iragankorrei ahalik eta etekinik handiena atera, giro iradokitzaileak lortzeko.

Erakusketa honekin batera, Euskal Herria ahaztezina ikusgai egongo da, eta ondoren, hitzaldi bat egingo da, apirilaren 4an 19.00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button