LITERATURA

“Santiago Onaindia” literatur ikerketa-beka

Ametx Elkartearen bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskal literaturari buruzko ikerketa sustatzeko Santiago Onaindia literatur ikerketa-bekarako deialdia egin du. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lanak originalak eta lehenago argitaratu gabeak izango dira, eta euskaraz aurkeztuko dira. Banaka nahiz taldean aurkeztutako proiektuak izan daitezke hautagai.

Bekaren zuzkidura 9.000 €-koa izango da, eta lana gauzatzeko epea, urtebetekoa izango da.

Beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea irailaren 30ean, 14:00etan amaituko da. Ametx Erakunde Autonomoaren Erregistroan (Zelaieta Zentroan) aurkeztuko da dokumentazioa, eta bertan emango dira deialdi honen inguruko argibide guztiak.

Azken edizioan Beñat Sarasola saritua izan zen euskal literaturako aldizkariak gaiaren inguruan aritzeko. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button