ESZENA

VI. Dantza Jaialdia hiriko paisaietan

Irailaren 15etik 25era bitartean egingo da Baiona, Irun, Donibane Lohitzune, Errenteria eta Donostian, Dantza Hirian jaialdia. Arkitektura eta dantza uztartzen dituen jaialdi honek, dantza garaikidea kalean, hurbiletik, ezagutzeko parada ederra luzatzen du.

Existitzen ez diren mugaz gaindiko dantza-jaialdi bat baino gehiago da Dantza Hirian. Proiektuak badu bere dimentsio ibiltaria, sormenezkoa, pedagogikoa, soziala eta nazioartekoa.
Dantza Hirianek Akitaniako eta Euskadiko artistak eta konpainiak laguntzen ditu, ekoizteko, elkartrukean aritzeko eta lankidetzarako espazio bihurtuz

Aurtengo egitaraua potolo dator eta talde eta bakarlari askok hartuko dute parte, hala nola, Eneko Alcaraz, La Vouivre, Rootlessroot, Yiphun Chiem edota Kukai ezagunak.

Beste aldetik, erakusketak, bideo zikloak, eta master class bezalako jarduera osagarriak ere antolatu dira.

Ordutegiak, eta ekimenak noiz edo non gauzatuko diren jakin ahal izateko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button