Nontzeberri

“Santiago Onaindia” ikerketa bekarako deialdia

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx Erakunde Autonomoaren bitartez, euskal literaturaren alorrean ikerketa sustatzeko xedez Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 16. edizioari dagokion deialdia egin du. Bekaren zuzkidura 12.000 eurokoa izango da

Literatur ikerketarako Santiago Onaindia beka honetan lanen bat aurkeztu nahi baduzue, adi honako baldintzei: Banaka nahiz taldean aurkeztutako proiektuak izan daitezke hautagai. Bigarren kasu horretan, proiektuaren zuzendari-arduraduna izendatuko da, taldearen ordezkari izan dadin.

Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lan hauek euskaraz aurkeztuko dira. Lana gauzatzeko epea, gehienez jota, urtebetekoa izango da, esleitu eta onartzen denetik zenbatzen hasita.

Egingo den lanari buruzko txostena bidaliko da, honakoak azalduz: lanaren interesa; luzera edo iraupena, ikerketa-lanen epeak, erabiliko den metodologia, lan-zentroak, eta bitartekoak.

Dokumentazioa aurkezteko epea  irailaren 13an amaituko da.

Xehetasun guztiak: Ametx.

Exit mobile version