LITERATURA

Santi Leoné itzulitako “Pantaleon eta bisitariak” kalean da

Mario Vargas Llosa idatzitako lana itzuli du Santi Leonék. Ostiralean egin zituzten obra honen gaineko aurkezpenak.

Lanean kontamolde berritzaile, askotariko eta freskoa erabiliz –gutunak, txostenak, prentsa-zatiak eta elkarrizketa gurutzatuak zuzenean sartuz–, algara pizten duen fartsa bat eraiki du egileak, maisuki eraiki eta garatua, aldi berean hipokrisia sozialaren kritika zorrotza egiten duena.       

Zertan den trama ezagutuko duzue. Oihanean bakartutako soldaduen sexu-grinak asetzeko, profesionalen konboi sekretuak hasiko dira ibiltzen Peruko Amazonian barrena, eta, Pantoja kapitainaren izaera metodikoari eta antolatzaile-senari esker, halako arrakasta lortuko dute, non armada osoa eta gizartea bera jarriko baitute pil-pilean eta hankaz gora.

Mario Vargas Llosa (Arequipa, Peru, 1936), Hego Amerikako literaturan puntako egilea da, gaztelaniak eman duen eleberrigilerik handienetakoa eta mundu osoan eragina duen sortzailea. Antzerkia, gidoiak, saiakerak eta artikuluak ere idatzi ditu, baina eleberriek eman diote batez ere ospea. Literaturako Nobel Saria jaso zuen 2010ean.

Aipatu bezala, Santi Leonék itzuli du lana. Iruñean sortu zen 1972an eta historian doktorea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button