MUSIKA

Santi Campos musikariak “Cojones” aurkeztuko du Bilbon

Santi Campos pop-kantuen idazle espainiarra Bilboko Kafe Antzokiko goiko solairuan arituko da gaur, Heredores taldearekin laguntzarekin, 20:00etatik aurrera.

Camposek iaz argitaratu zuen Cojones lana, hainbat urtez ezer grabatu barik egon ostean, eta sekulako kritika onak jaso ditu. Folk eta elektronika zertzelada delikatuekin pintatutako pop-obra handia da.

Diskoa grabatzeko Camposek ondoan izan dituen musikariak ere nabarmendu behar dira, sekulako taldea osatu baitu. Musikarion ekarpena azpimarragarria da: Nacho Garcia (Jero Romero, Cooper, Jacobo Serra), Julian Saldarriaga (Love of Lesbian, Mi Capitan), Marti Perarnau (Mucho, Zahara) eta Ricky Falkner (Egon Soda, Standstill).

1994an hasi zuen Camposek bere ibilbidea, Malconsejo power-pop banda gogoangarriaren bidez. Gero, 2012ra arte, Amigos Imaginarios taldean aritu zen, eta tartean, bakarkako bi disko eta poema-liburu bat argitaratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button