MUSIKA

San Tomas Egunean The Pub Ibiltaria

Duela hamabost urte, Oskorri taldeak honako abentura hau jarri zuen abian, The Pub Ibiltaria izenaz bataiatu zen ikuskizuna. Oskorriko partaideekin batera, jo eta kantatu egiten du publikoak, jendea protagonista nagusia bilakaturik.
Musikariak taula gainean eta publiko osoa behean pantailaren laguntzaz kantari aritzen da. Musika tresnaren bat jotzen dakien edo ikasten dabilen edozeinek bere abileziak praktikan jartzeko aukera du eta kantatzea gustuko duen eta errepertorioa zabaldu nahi duenak ere bai.

Lehen 13 urteetan zehar 13 CD erregistratu eta 226 kantuko Kantutegi ederra osatu da. Iaz hasiriko ziklo berrian ez da grabaziorik egiten, eta hurrengo urteetan jada grabaturiko 13 errepertorio horiek berriz joko eta kantatuko dira, aurten BBK aretoan lehenengo aldiz, Bizkaia osoko banda eta musika eskoletako instrumentu guztientzako eginiko partitura errez baina landuetan.
Lan ikaragarri honetan, flauta, oboe, klarinete, saxo, tronpeta, tronpa, tronboi, fliskorno, bombardino, tuba, xilofoi, perkusio, biolin, biola, txelo, kontrabaxu, akordeoi eta txisturako konponketak prestatu dira, eta hurrengo urteetan material ezinbestekoa izango da Euskal Herriko banda eta musika eskola guztietan.
Abenduaren 21ean, kontzertu egunean parte hartzerik ez dutenek, Oskorrirekin jotzeko beste aukera bat izango dute ikasturteko amaitze aldera, maiatzeko hilean, orduantxe Oskorrik urtero herriz-herri egiten ohi baitu kontzertu bera, hala eskatzen duten lekuetan.

Kap produkzioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button