BESTELAKOAK

“Oraina Kontakizun” jardunaldien bigarren saioa, Bilbon

Joan den hilaren hondarretan abiatu ziren Bilbon, Zenbat Gara eta BIRA elkarteek bultzaturiko Oraina Kontakizun izeneko jardunaldiak. Erresistentziak gaiaren inguruan arituko dira partehartzaile guztiak.

BIRAn izan zen lehen saioan, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Yolanda Arrieta hizlarien arteko elkarrizketa gauzatu zen. Galder Perezek gidatu zuen.

Gaur, hilak 6, bigarren hitzordua izango da. Bertan Anjel Lertxundi eta Danele Sarriugarte bilduko dira, eta Ana Galarragak moderatzaile lanak egin go ditu. Gaurko saioa Kafe Antzokian izango da.
Otsailean antolatutako hirugarren saioa 20an izan go da, eta horretan, Anari eta Iñigo Astiz batuko dira, Julen Azpitarteren aginduetara. Saio hori ere BIRAn gauzatuko da.
Eta azkenik, martxoaren 5ean, Iñi Etxezarreta eta Aner Peritz bikotearen txanda izango da. June Fernandez izango da moderatzaile. Azken saio hori Kafe Antzokian antolatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button