BESTELAKOAK

San Telmok Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du

Maiatzaren 18an eta 19an, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, musika eta dantza ekitaldiak protagonista izango dira San Telmo museoan. Tradizioaren etorkizuna lelopean, “museoek aktore aktibo modura duten paper berriak tokian tokiko komunitateetan” nabarmendu nahi da.

Hala, maiatzaren 18an eta maiatzaren 19an, museorako sarrera doakoa izango da publiko guztientzat. Gainera, Francisco Escudero Kontserbatorioaren eta Udal Musika eta Dantza Eskolaren lankidetzarekin, musikaz eta dantzaz jantziko da San Telmo asteburuan.

Bihar, maiatzak 18, 20:00etan, kantu errezitaldia antolatu da David De Oliveira (tenorea), Jon Imanol Etxabe (baritonoa) Ainhoa Lopez de Munain (sopranoa) eta Itziar Beitia (pianojolea) artistekin. Gainera, egunean zehar musika emanaldi txikiak izango dira museoan.
Maiatzaren 19an, 12:00etan, euskal dantzak, eta balet garaikidea eta klasikoa eskainiko dituzte Musika eta Dantza Eskolako ikasleek museoko elizan.

Museoen Nazioarteko Eguneko asteburuan erakusketa iraunkorraz gain, Heriotza. Ante la muerte eta Arzak bere saltsan aldi baterako erakusketak bisitatzeko aukera egongo da. Erakusketa iraunkorrean euskal gizartearen bilakaera ezagutzeko aukera dago, Historiaurretik XX. mendeko 80ko hamarkadara arte. Pieza berriena Euskal artzaintza atzo eta gaur ikus-entzunezkoa da (20 min), gaur egun artzaintzaz bizi diren pertsonen bizimodua erakusten duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu