ARTEA

San Telmo Museoaren “Museo Bikoitza” esku-hartze programaren protagonista berria

Museo Bikoitza esku-hartze programaren barruan Erlea Maneros Zabala ari zen jardunean, baina Koronabirusaren krisiaren ondorioz, ezinezkoa izan zaio lana burutzea. Prozesu honen emaitza ezagutuko da udaren osteko saioan. Baina bitartean, programa horretako hurrengo edizioan lanean hasiko den artista aurkeztu du San Telmo Museoak: Jose Mari Zabala.

Museo Bikoitza programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Maneros Zabalak Jose Mari Zabala hautatu du, eta hurrengo urtebetean Irungo artista arituko da Museo Bikoitza proiektuan lanean.

“Proiektuan lekukoa hartuko duen pertsona bat aukeratzeko erronkari aurre egin behar izateak dimentsio pertsonala hartu zuen niretzat, eta Jose Mari Zabalaren irudiak hartu zuen fokua. Soinu esperimentalari egindako ekarpenak, filmek eta bideo-lanek euskal eta estatubatuar testuinguruak lotzen dituzte. Erabili zituen lengoaia eta jarrera estetikoek garai bereko arte kontzeptualeko praktikak dituzte AEBetan; Martha Rosler eta John Baldessariren bideoak datozkit gogora, batzuk aipatzearren. Praktika hauek eragin handia izan dute nire lanean, Kaliforniako Arteen Institutuan eta Michael Asher, Allan Sekula eta Charles Gaines maisuen bidez nire heziketa artistikoaren parte izan dira. Bestalde, Jose Mari Zabala 60, 70 eta 80ko hamarkadetako euskal kulturaren susperraldiaren partaide eta lekuko izan zen, Euskal Herriko nire haurtzaroarekin eta nire hezkuntza definitu zuen aldiarekin bat etorriz”, azaldu du Erlea Maneros Zabala artistak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button