MUSIKA

Las Culebras rock taldeak joko du gaur Gasteizen

Marvellous (Helldorado Producciones) izenburua du Iruñeko laukotearen bigarren lanak. 70etako rockaren trazak dituen abesti sorta ekarriko du lan berri horrek.

The Runaways, Kiss, New York Dolls eta antzeko dinosauro klasikoek eginiko errepidea zapaltzen dute Marvellous laneko lantuak. Hots, 70eko hamarkadako gitarrekin josiriko doinu erritmiko klasikoak.

Lau suge nafarren lan berriak jasotzen dituen hamar kantuak bizirik dira oso.Tempo ertainak, gitarra riff iradokitzaileak, eta glam ukitu sentsuala dira doinuon osagai batzuk. Finean, rock himnoak. I wanna drink with you singlea entzun besterik ez dago adierazitakoa baieztatzeko.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button