ESZENA

San Telmo Museoan “Erritu” dantza

Etzi, uztailak 9, eta igandean, uztailak 12, Kukai Dantza taldearen eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketatik sortu den Erritu ikuskizunarekin gozatzeko abagunea izango da San Telmo Museoan.

Erritu bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren sasoi ezberdinak zeharkatzen dituena, jaiotzatik kaosera, bakardadearen basamortutik maitasunera eta, azkenik, bizitzatik heriotzara.
Erritu-n dantza ulertzeko bi modu elkartzen dira. Sharon Fridmanen lanak fisikaltasun eta mugimendu-kalitate berri bat eskaintzen die Kukaiko dantzariei, contact delakoan oinarritutakoa, bere ohiko mugimenduen garbitasun eta bizitasunarekin modu aberatsean kontrastatzen eta osatzen duena.

“Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago. Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean. Espiritualtasuna, samurtasuna eta norberaren erabakimena batzen dira bidaiarekin, zeina azkenean kolektiboa baita, baina kontzienteenen ibilbideek eragiten diotelarik”, dio Kukai Dantza taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button