ARTEA

San Telmo Museoak gaur berton zabalduko ditu bere ateak

Pandemiaren eraginaren osteko barealdi honetan, San Telmo Museoak ateak irekiko ditu berriz gaur, ekainaren 2an, 10:00etan. Eta gainera, irekiera ospatzeko 11:00etatik 12:00etara, klaustroan, sorkuntza jarduera bat programatu da Koldobika Jauregi eta Susana Cencillorekin, musika eta plastika uztartuz.

Lehen egun hau irekiera bereziarekin hornituko du museoak, eta hala, Koldobika Jauregi artistak triptiko sinboliko erraldoi bat sortuko du zuzenean. Bitartean, Susana Cencillo soinujoleak sonoritate eta soinu bereziak sortuko ditu toki horretako atmosferan.

Hemendik aurrera, bisitatuko diren erakusketak itxieraren unean irekita zeudenak izango dira, baina gehiago luzatuta: Atzera begirako poetika. Antton Elizegi argazki bilduma; Deabrua ote. Bruegeldarren mundua; eta Milaka eskuren isilpeko lana.
Lehen erakusketa horretan biltzen diren lanek argazkilari gipuzkoarraren ibilbide fotografiko eta poetikoaren atzera begirakoa erakusten dute, “Nire argazki-lanaren oinarri nagusia bost hamarkadatan zehar izan dira landa-paisaia, zuhaitza elementu enblematiko eta ezinbesteko ardatz gisa, eta baserria, gaur egun oso aldatuta dagoen gure egituraketa sozial berezi eta zaharraren sinbolo genetiko gisa”, dio Elizegik.

Beste aldetik, gogoratu behar da museoak, 2020. Pandemiaren lekukotzak: gure orainaren antropologia proiektua abian duela. Ekainaren 18ra arte egongo da martxan, eta bizi dugun krisiari buruzko artxibo kolektibo bat sortzeko testigantzak biltzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu