IKUS-ENTZUN

“Umorea Labur” jaialdiko saridunak

Lanbarri kultur elkarteak antolaturiko Umorea Labur jaialdiko XVII. edizioko umorezko film laburrik hoberenaren saria, Lucas Fuicaren The Record lanak irabazi zuen. Joan den astean, abenduaren 10etik 15era garatu zen zinemaldia.

Aurtengoan 200 lan inguru aurkeztu dira, eta 29 lehiatu dira atal ofizialean. Laburretik luzera atal berri batekin hasi zen zinemaldia, eta horren baitan Errementari filma proiektatu zen. Filmaren zuzendari Paul Urkijorekin solasaldi bat ere antolatu zen.

Goian aipaturiko The Record lanaren sariaz gain, Pello Gutierrezen Zain filmak irabazi zuen Zuzendari Onenaren Saria; Isabel Gaudik Tiempos Muertos lanean egindako lanagatik, Aktore Onenaren saria; Ruben Tejerinaren El Jarrón lanak irabazi zuen Ikus-entzuleen Saria; eta Fernando Veraren Robarte una noche-k ikus-entzule gazteek emandako saria lortu zuen.

Bertan banatu zen Ohorezko Txantxarria saria, Rosario Pardorentzat izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button