BESTELAKOAK

San Telmo Museoak “Euskal artzaintza atzo eta gaur” ikus-entzunezkoa erakutsiko du

Euskal artzaintza atzo eta gaur bideoak gaur egun artzaintzaz bizi diren pertsonen bizimodua erakusten du: transhumantzia, gaztagintza, ilea moztea… bai eta bere lanean erabiltzen dituzten tresnak ere. Ekimenaren helburua gaiaren inguruko ezagutza eskuragarri jartzea da.

Morgan Creak egin du bideoa eta bertan Fermin Leizaola etnologoarekin elkarrizketa bat biltzen da, gai honi buruzko aditua eta ezinbesteko erreferentzia. Urbasan eta Olaberrian artzain dabiltzan Carlos Aramendia eta Eli Arrillagaren lekukotzak ere bertan daude.

Museoan gai berezien inguruko hainbat bideo jarri ziren aspaldian, hala nola, itsasoarekin erlazionatutakoa, burdinolei buruzkoa, karlistaldiena, Ahotsakek bildutako lekukotzak, 50-60ko hamarkadetako industrializazioa, eta abar. 2018 urtean hauei Euskal Herriko hileta errituak izenekoa gehitu zitzaien, eta jarraipena ematera dator artzaintzaren inguruko lan berri hau.

“San Telmok ikus-entzunezko formatu honetan lan egiten jarraitzeko asmoa du, bere bildumak nabarmenduz eta hauen gaineko begirada garaikidea eskainiz: nekazaritza lanak, ehunen bilduma eta industria ondarea izango dira landuko diren gai batzuk”.

Euskal artzaintza atzo eta gaur erakusketarekin lotuta, apirilaren 9an, Fermin Leizaola etnografoarekin solasaldia antolatu da.

Informazio guztia San Telmo Museoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button