ARTEA

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa, Gasteizen

Aurten, Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren XVII. edizioa egingo da Gasteizen, zehazki Zaramaga auzoan, uztailaren 15ean.

Aurtengo gaia, Zaramaga: 60 urteko bizitza langile auzo batean izango da. Auzotarrek eta gasteiztarrek, oro har, gozatuko dute bertatik bertara ikusten lehiaketan parte hartzen duten artistek nola egiten dituzten beren lanak.
Identifikatzea, zigilatzea eta euskarrien zenbaketa 09:00etatik 11:00etara izango da Zuberoa plazan, Iparralde gizarte-etxearen aurrean. Lanak 17:00ak baino lehen entregatuko dira, eta egongo dira ikusgai, 19:30ak arte, epaimahaiaren erabakia jakinarazten den unera arte, alegia.

Lehenengo saria 1.600 eurokoa da, bigarrena 1.400 eurokoa. Vitoria-Gasteiz lehenengo sariari 1.200 euro dagozkio, eta Vitoria-Gasteiz bigarren sariari 1.000 euro. Azken bi sari horiek ohiko bizilekua Araban izan eta aurreko bi sarietako bat ere jaso ez duten artisten artean aukeratuko dira.

Udalaren web-orrian argitaratuko da sarituen zerrenda.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button