Nontzeberri

San Telmo Museoak argazki-liburuaren inguruko programazio ondu du

San Telmo Museoak argazki-liburuarekin lotutako programazioa aurkeztu du, eta urte amaitu orduko makina bat hitzaldi ondu dira. Topaketa horietako gehienak museoko liburutegian egingo dira, hilean behin eta goizez

Miho Kajioka argazkilari japoniarra, Amak Maahmoodian irandarra, Naroa Perez Iguaran Londresen bizi den bertako sortzailea, eta Oriol Miñarro, Ricardo Cases, Salvi Danés, Pascual Martinez eta Vincent Saez artistek, besteak beste, San Telmo bisitatuko dute euren argazki-liburuak, argazkiak ateratzeko modua eta kameratik paperera egindako bidaia ezagutarazteko.

Solasaldi horiez gain, argazki-liburuaren inguruko bi tailer antolatu dira. Lehenengoa, (De)construcción del fotolibro Juanan Requena, Enric Montes, Israel Ariño eta Caroline Benichouk emango dute maiatzean. Bigarrena, irailean izango da Nagore Legarreta argazkilariaren presentziarekin.

Diogun bezala, argazki-liburuaren inguruko programazioa asteburu honetan hasiko da Naroa Perez Iguaran adituak egingo duen The trail of touch solasaldiarekin. Sortzaile hori Londresen bizi da, eta argazkigintza eta ikusizko arteetan duen esperientziaz mintzatuko da. Apirileko hitzorduan Amak Maahmoodian irandarrak hartuko du parte.

Beste saio guztien gaineko informazioa: San Telmo Museoa

Exit mobile version