ARTEA

San Telmo Museoak Antton Elizegiren “Atzera begirako poetika” erakusketa jarri du sarean

Antton Elizegi gipuzkoar argazkilariaren Atzera begirako poetika erakusketa abiaturik zegoen osasun alarma piztu baino lehenago, baina martxoaren erdiaz geroztik, museoaren ateak itxita daude.  Orain, museoak etxetik Lasarte-Orian jaiotako argazkilariaren lanera gerturatzeko aukera eskaini nahi du, Maria Jose Aranzasti komisariatutako erakusketaren bisita birtualarekin.

“Bisitak ordu erdi inguruko iraupena du eta erakusketaren mamia jasotzen du, argazkilari lasartearraren lanean eta sormenean murgiltzeko. Bideoan argazkiak, erakusketako testuak eta, amaieran, Elizegiri egindako elkarrizketa bildu ditugu”.

Bisitaz gozatzeko gonbita hemen duzue: San Telmo Museoaren youtubeko kanalean.

Bide batez, museoa itxita dagoen bitartean, astero sarean ekintzaren bat nabarmentzen dute. Horren berri izateko buletinean izena eman ahal duzue, esteka honen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button