MUSIKA

“San Telmo Gaua: Black Is Beltza”, Donostian

Donostiako San Telmo Museoak Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza animazio filmari buruzko erakusketa abiatu du. Filma urriaren 5ean estreinatuko da, eta izen bereko komikian oinarrituta dago. Bada, erakusketa horren harira ondutako jardueren baitan, bihar, San Telmo Gaua: Black Is Beltza izeneko ekitaldia egingo dute.

Gau musikal hori 20:30ean hasiko da, The Sey Sisters taldearen emanaldiarekin. Gero, 21:30ean, DJ Unai Muguruza arituko da, eta azkenik, 22:00etan, Bad Sound System euskal rap talde ezagunaren txanda izango da.

The Sey Sisters sustrai afrikarrak eta gospel espiritua uztartzen dituen emakumezko hirukote beltza da. Bartzelonan 2006an eratua, Edna, Kathy eta Yolanda Sey ahizpek osatzen dute banda. Ahotsetan oinarritzen da taldearen proposamena, eta orain arte bi grabazio plazaratu ditu: Let Freedom Ring (TempsRecord, 2015) eta aurten argitaratutako Years To Come (Satélite K) izenburuko singlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button