MUSIKA

Arriaga Antzokian “Guridi: Magical Bidaia” ekoizpen berria

Arriaga Antzokiak Guridi: Magical Bidaia ekoizpen berria estreinatuko du. Obran, antzerkia, zuzeneko musika, dantzariak eta efektu magikoak nahasten dira. Pako Revueltasek zuzentzen du familia osoarentzako ikuskizun dibertigarri hau. Estreinaldia datorren asteburuan izango da, martxoaren 9an (larunbata) eta 10ean (igandea).

Obran Gaizka Chamizo, Eneritz Artetxe, Na Gomese, Juanjo Otero eta Karmele Matuzola aritzen dira, Guridiren musika zoragarria eskaintzen den bitartean. Musika Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruko 50 haurrek sortuko dute. Musikari dagokionez, Carlos Imaz ere aipatu behar da, ikuskizunerako musika-moldaketak egiteaz gain, pieza batzuk eta soinu-pasarte batzuk konposatu baititu Guridi: Magical Bidaia honetarako.
Antzezlanaren beste alderdi eder bat Jon Zabalek egindako efektu magikoak dira.

Guridi: Magical Bidaia, besteak beste, enpatiari buruz gogoeta egitera gonbidatzen duen ikuskizun bat da. Protagonista nagusia Salva da, 12 urteko mutil nerabe bat, Gaizka Chamizok interpretatzen duena. “Izar bat da bideo-jokoetan, eta epizentroa izatera eta pertsonaia guztiek bere nahien arabera jokatzera ohituta dago, eta, noski, bizitza erreala ere halakoxea dela uste du, pertsonak bere zerbitzura daudela eta mundua berak nahi duena egin dezan existitzen dela… beraz, ez daki enpatia zer den. Bizitzak ordea, emanaldi oso entretenigarri baten bidez, irakatsiko dio…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button