ARTEA

San Sebastianen egungo ikonografiaren ikuspegia

Donostia hiriaren zaindariarengana hurbilduta, 2011ko programazioari hasiera emango dio gaur egungo hainbat artistek sortutako artelanek eskaintzen diguten begiradaren bidez.
Artista horiek santuaren eragina eta egungo esanahi sinbolikoa aztertu dituzte haren kondairan oinarrituta.
Gaur egungo begirada da, ikuspegi historikoa galdu gabe, ikuspegi horri esker XV. eta XIX. mendeak bitartean sortutako artelanen erakusketa eskaini ahal izango da. Artelan horietako asko, gainera, kutxaren beraren arte-ondarearen osagarriak dira. Era horretan, errazagoa izango da San Sebastianen egungo ikonografiaren ikuspegia iraganeko garaietakoaren bitartez osatzea, eta bi ikuspegi horiek elkarren artean alderatzea.

Erakusketa honen ildo nagusiak gogoeta estetiko sendo bat du abiapuntu: Sebastian soldaduaren irudia, bere bizitzako une batean geziz josia eta ondoren martirizatua, garai guztietako artearen arketipo eta ereduetako bat da.

Ildo honetatik, kubo-kutxa Aretoak orain eskaintzen duen erakusketak agerian jartzen du artista askori martiri kristau honen irudiak balio izan diela esangura sakratu, mistiko, erotiko, nartzisista, ironiko eta, batzuetan, transgresore askori bide emateko. Eta irakurketa estetikoen mosaiko hau osatzeko, eta gaur egungoaren eta artearen historiako beste une batzuen arteko solas irekirako testuinguru egokia eskaintzearren, kubo Aretoak kutxaren arte-funtsetako irudi errenazentista eta barrokoen aukera ongi osatu bat erantsi dio erakusketari.

Kubo-Kutxak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button