IKUS-ENTZUN

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren lanak Azpeitian ikusgai

CIMASUB jaialdiak gizakiaren eta ozeanoaren arteko harremanaren hainbat dimentsio aztertzen ditu. Zikloak Euskal Herriko hainbat herritan egiten ditu geldialdiak, eta adibidez, hiru egunetan, apirilaren 10, 17 eta 24ean, 19:00etan, Soreasu Antzokiak ateak irekiko ditu 23 film labur eta 3 dokumentalez osatutako bilduma bat erakusteko. Gainera, horretaz gain, apirilaren 14 eta 21a bitartean, Sanagustinen erakusketa bat ere izango da ikusgai.

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta horrekiko maitasuna eta errespetua transmititzea da. Horretarako, urpekaritza erabiltzen du kirol gisa, urpeko irudia teknologia gisa, zinema eta argazkilaritza arte eta kultura gisa, eta itsasoarekiko maitasuna bandera gisa.

Hortaz, hil honetan, itsaspeko zinema Azpeitiara iritsiko da, planeta osoko itsaspeko paisaia harrigarriei leihoa eskaintzen dien proiekzio sorta zirraragarriarekin.

Zikloak makina bat herri bisitatuko ditu: Errenteria, Zumarraga, Bakio, Tolosa, Zumaia, Bilbo, ….

Informazioa guztia jaialdiren webgunean topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button